2021eko uztailak 09
Donostiako Campusa
Larramendi Eraikinaren inaugurazioa joan den uztailaren 5ean egin zen eta hori dela eta, Deustuko Unibertsitateko Donostiako campuseko Liburutegiak erakusketa bibliografiko txiki bat antolatu du instalazio berriei izena eman dien egilearen, Manuel de Larramendi jesuitaren (1690-1766), Diccionario trilingüe del Castellano, Bascuence y Latín eta El imposible vencido liburuak erakusteko. Erakusketa uztailaren 16ra arte egongo da ikusgai.
Manuel de Larramendi filologo eta historialariak, euskal hizkuntzaren eta kulturaren bultzatzaileak, geurea eta berezia denaren duintasuna eta balio unibertsala aldarrikatu zituen. "Bere eredua inspirazio gisa erabiltzea nahi dugu –adierazi zuen Jose Maria Guibert errektoreak inaugurazio ekitaldian–, Deustuko plan estrategikoaren goiburuak dioen bezala, mundua elkarrekin eraldatzeko asmoa dugun irekiera etapa honetan". Larramendi, bere idazkiekin, "Herritarrak euskararen balioaz kontzientziatu zituen erlijiosoa izan zen, eta, horrekin batera, mende batzuk geroago bere garapena izan duen herri kontzientzia piztu zuen", Guiberten esanetan. "Arlo guztietan Larramendi bat edo Larramendi batzuk bagenitu, bakoitzak bere nortasuna izango luke, gizartean zer den eta zer zerbitzu eman behar duen sakonduko genuke, ikerketa eta ezagutza propioa sortuz eta gizarte osoari aurrera egiten lagunduz".
Manuel de Larramendiren lanak:
-De la antigüedad y universalidad del Bascuence en España: de sus perfecciones y ventajas sobre otras muchas lenguas: Demostración previa al Arte, que se dará a luz de esta lengua (1728).
-Discurso histórico sobre la antigua famosa Cantabria. Questión decidida si las provincias de Vizcaya, Guipuzcoa y Alava estuvieron comprehendidas en la antigua Cantabria (1736).
-El Imposible Vencido. Arte de la Lengua Bascongada (1729).
-Corografía o descripción general de la muy noble y muy leal Provincia de Guipúzcoa.(1882).
-Diccionario trilingüe del Castellano, Bascuence y Latín (1745).