Maider Redinek, Komunikazioko 4. mailako ikasleak, zilarrezko eta brontzezko dominak lortu ditu 100 eta 50 metroko tximeleta proban

Maider Redin medallas natación

2022ko maiatzak 02

Donostiako Campusa

Maider Redín Pagaldayk, Deustuko Unibertsitateko Donostiako campuseko Komunikazio graduko 4. mailako ikasleak, zilarrezko eta brontzezko dominak lortu zituen joan den asteburuan, Murtziako Torre Pachecoko igerileku estalian, Murtziako Unibertsitate Katolikoak (UCAM) antolatutako Igeriketako Espainiako Unibertsitate Txapelketari dagozkion 100 eta 50 metroko tximeleta modalitateetan.