Luis Gordillo irakasleak Jean Monnet mintegia eskaini du Kordoban: “Las democracias parlamentarias europeas: el caso español”

Luis Gordillo irakaslea ikasleekin

2025eko maiatzak 08

Bilboko Campusa

Demokrazia Parlamentarioko Jean Monnet FIDES Katedraren barruan, Luis Gordillo titularrak, Zuzenbide Konstituzionaleko irakasle eta legebiltzarkide ohiak, Europako demokrazia parlamentarioak egungo testuinguruan dituen erronkei buruzko mintegia eskaini zuen joan den apirilaren 22an. Era berean, ikasleekin hitz egin zuen Europaren proiektu integratzaileaz eta Estatu Batuetako egoera konstituzionalaz.

Programak Ameriketako Estatu Batuetako bi college ospetsuenetako ikasleak bildu zituen: Wellesley Collegekoak eta Smith Collegekoak, eta Europako demokrazia parlamentarioaren eredua zaintzearen garrantzia aztertu ahal izan zuten. Bere hitzaldian, Gordillo irakasleak nabarmendu zuen demokrazia parlamentarioak egokitu egin behar direla erronka berriei aurre egiteko, demokrazia sostengatzen duten askatasunaren eta Zuzenbide Estatuaren oinarrizko printzipioak arriskuan jarri gabe.

Mintegi horiek antolatzen dituen FIDES Katedra Jean Monnet katedra bat da, Europako Batzordeak finantzatua. Ekimen horren bidez, gure unibertsitateak demokrazia parlamentarioaren Europako eredua zabaltzeko duen konpromiso instituzionala indartzen da. Horrelako mintegiak, Kordoban egindakoa adibidez, eredu hori mundu osoko ikasleei hurbiltzeko ahaleginaren parte dira, Europan egonkortasun politiko eta sozialerako funtsezkoak diren balio demokratikoak ulertzeko eta balio horiek sustatzeko.