Deustuko ikasleek Estatuko Administrazioan ere egin ahal izango dituzte praktikak euren prestakuntza osatzeko

El delegado del Gobierno con los rectores de Deusto y Mondragon

2022ko irailak 12

Bilboko Campusa

Deustuko Unibertsitateko eta Mondragon Unibertsitateko ikasleek praktikak egin ahal izango dituzte, beren prestakuntza hobetzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatuko Administrazio Orokorraren mendeko erakundeetan. Etorkizunean lan-munduan sartzen lagunduko dieten praktikak dira. Mondragon Unibertsitateko errektore Vicente Atxak eta Deustuko Unibertsitateko errektore José María Guibertek hitzarmena sinatu dute Lurralde Politikako Estatu idazkari Alfredo Gonzálezekin, kanpoko praktika horiek egiteko, bai curriculumetik kanpokoak bai eta curriculumekoak . Horrela, bi zentro horiek Euskal Herriko Unibertsitatearekin bat egin dute, eta Estatuko Administrazioak (Gobernuak Bizkaian duen ordezkariordetzaren bidez) 2014 eta 2019 artean aukera eman du ikasleak praktiken bidez prestatzeko.

Deustuko eta Mondragoneko errektoreak irailaren 12an bildu ziren Denis Itxaso Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkariarekin, hitzarmenari eta kanpoko praktika horiei buruzko iritziak trukatzeko. Izan ere, horiei esker, ikasleek beren prestakuntza akademikoan ikasitakoa osatu ahal izango dute, eta enplegagarritasuna erraztuko zaie.

Denis Itxasok azpimarratu zuen ikasleek Estatuko Administrazio Orokorraren antolaketaren eta funtzionamenduaren alderdirik praktikoenak ezagutuko dituztela, gai juridikoetan, lanean, immigrazioan eta atzerritartasunean garrantzitsuak diren eskumenekin harremanetan jarriz. Gainera, ordezkariak adierazi zuen ikasleak Estatuko Administrazio Orokorraren bulegoetan hartzea esperientzia aberasgarria izango dela ikasleentzat lanbide prestakuntzari dagokionez, baita langile publikoentzat ere, unibertsitate munduarekin lan-esperientziak partekatu ahal izango baitituzte.

Errektoreak eta ordezkaria bat etorri ziren unibertsitatearen eta lan-munduaren arteko harremanak areagotzeko beharrarekin, ikaslearen prestakuntza praktikoa ziurtatzeko. Ildo horretan, Estatuko Administrazio Orokorrak (bere ordezkaritzaren, azpiordezkaritzen eta mendeko erakundeen bidez) herritarren interes handieneko zerbitzuak ditu, hala nola, lana eta immigrazioa, osasuna eta gizarte-politika, industria eta energia, nekazaritza eta arrantza eta atzerritarren bulegoa. Funtzioen heterogeneotasun horri esker “ikasleek ezagutza handia jasokodute”.

Vicente Atxa errektorearentzat, Mondragon Unibertsitateko gradu eta master guztietako eduki praktiko altuak eta hitzarmen honek aukera berriak zabaltzen dizkie ikasleei. Bien bitartean, José María Guibertek gogorarazi du Deustun 2.000 praktika baino gehiago ditugula urtean ikasleentzat. Ahalegin handiak egiten ditugu ikasleak benetako lan-mundura hurbiltzeko. Duela urte askotatik, Deustuko Unibertsitateak Estatuko Administrazio Orokorrari laguntzen dio ikasleentzako praktika programetan.

Hitzarmena

Hitzarmen honen ondoriozko curriculumeko kanpoko praktika akademikoek Deustuko Unibertsitateko edo Mondragon Unibertsitateko dagokion fakultateari atxikitako ikasketa-planetan ezarritako iraupena izango dute. Eta curriculumetik kanpoko praktika akademikoek, hitzarmen honetatik eratorritakoek, gehienez 750 orduko iraupena izango dute.

Prestakuntza proiektuan gehienez ere bi ikaslek parte hartuko dute unibertsitate eta ikasturte bakoitzeko. Hitzarmenak lau urteko iraupena izango du, eta epea amaitu baino lehen beste lau urtez luzatzeko aukera egongo da. Estatuko Administrazio Orokorrean dagoen bitartean, ikasleak hainbat arlotan parte hartuko du: gai juridikoekin zerikusia dutenetan, funtzionarioen eta lan-kontratuko langileen arloko prozeduren kudeaketan eta izapidetzean, eta lanaren, immigrazioaren eta atzerritartasunaren esparruetan. Adibidez, Atzerritarren Bulegoan ikasiko du egonaldi-luzapenak, Atzerritarren Nortasun Txartela, bizileku-baimenak, lan-baimenak eta lan-baimena lortzeko betebeharraren salbuespenak izapidetzen, bai eta itzultzeko baimenak ematen eta entregatzen ere.