2026ko irailak 22
Deustuko Unibertsitatea
Joan den irailaren 22an, Lehen Hezkuntzako Graduko 2. eta 3. mailako irakasgaien esparruan (Natura, Gizarte eta Kultura Zientzien Didaktika eta Gizarte Zientziak eta haien Didaktika), Santisima Trinitate Ikastetxeko Iñigo Azcárate irakaslearen bisita jaso zuen Unibertsitateak.
Iñigok, Teacherpreneur Award I. deialdiko finalistetako batek, 2023ko Agenda eta ikastetxean GJHetako batzuk ezartzeko hainbat modu aurkeztu zizkien ikasleei, eta garapen profesionalerako aholkuak ere eman zizkien. Horretarako, ikastetxean gauzatutako proiektu praktiko eta errealetan zentratu zen. Jaso dituen aitorpenen ondorioz, Iñigo eta bere ikastetxea erreferentzia dira tokiko mailan, estatu-mailan eta Iberoamerikan.
Nabarmentzekoa da Iñigo I. Teacherpreneur Award
deialdiko finalistetako bat izan zela.