2011eko irailak 16
Bilboko Campusa
Hautatu diren pertsonek 6 hilabeteko praktikak burutuko dituzte, dagokien ordainsariarekin, Bizkaian Lantegi Batuak-ak dituen 20 zentroetako batean. Modu horretara, 2012ko otsailaren 1etik uztailaren 31 artean, ikasketetan zehar eskuraturiko ezagutza praktikan jarri eta ibilbide profesionalean lehenengo urratsak eman ahalko dituzte, Lantegi Batuak fundazioko profesionalen laguntzarekin. Deustuko Unibertsitateko Gizarte Ekintza eta Gizarteratze Zerbitzuan jasoko dira eskabideak, 2011ko irailaren 15etik urriaren 30a arte.
Lantegi Batuak irabazi asmorik gabeko erakunde pribatua da, eta Bizkaian urritasuna duten pertsonentzat lan-aukerak sortzea du helburu. Lan-erakunde honek 2.500 pertsona baino gehiagori ematen die lana, bere 20 zentroetan eta zerbitzu-sare zabalean. Horietatik 2.300ek urritasunen bat dute. %70ek adimen urritasuna dute, %ek urritasun fisikoa edo zentzumenekoa, eta gainerako %5ek, nahaste mentala.
Horrela, abian den ia 30 urte hauetan, Lantegi Batuak eraldaketa sozialerako tresna bihurtu da, eta ekintzailetzaz eta berrikuntzaz baliatzen da urritasuna duten pertsonak gizarteratzeko, lanaren bitartez parte-hartze soziala bultzatuz.