Lan berri bat Zuzenbidea hobeto ulertzeko

“Manual de Introducción al Derecho” argitaratu berri du DUko Zuzenbide Fakultateko Javier Viaña irakasleak; horren bidez, gaur egun sistema juridikoak Espainian errepresentatzen duenaren plangintza orokorra eta egituratua egingo du irakurleak.

Berriak

2013ko irailak 17

Bilboko Campusa

“Manual de Introducción al Derecho” argitaratu berri du DUko Zuzenbide Fakultateko Javier Viaña irakasleak; horren bidez, gaur egun sistema juridikoak Espainian errepresentatzen duenaren plangintza orokorra eta egituratua egingo du irakurleak.

Manual Introducción al derecho Javier Viana

Argitalpenak erraz eta modu ulergarrian aztertzen du indarrean dagoen Zuzenbidea. Bidean da, dagoeneko, ingeleseko bertsioa; ingeleseko bertsioaren bidez, Espainiako Zuzenbidearen ezagutza mugetatik kanpora zabaldu nahi da. Bigarren zatia ere badago (bereziagoa), Espainiako eta Europako Merkataritza zuzenbidearen alderdi zehatzei buruzkoa.

“Manual de Introducción al Derecho” argitalpenak, 168 orrialdetan, Zuzenbidearen hastapenei buruzko eskuliburuen bibliografian dagoen hutsunea bete nahi du. Hutsune hori halakoa da, mota hauetako eskuliburuek konplexutasun terminologikoa izan ohi dutelako.

Abokatua eta Zuzenbideko doktorea da, Deustuko Unibertsitateko irakaslea, bai eta Euskal Herriko Unibertsitatekoa (EHU) ere, Deustuko Unibertsitatean lizentziaduna eta, besteak beste, hauetan prestatu da: London School of Economics-en (LSE), Nazioarteko Merkataritza Ganberan (ICC-NMG), Academia de la Haya de Derecho Internacional dependiente del Tribunal Internacional de Justicia-n (TIJ) eta Harvard Law School-en. Irakaskuntzan, autoreak antzeman du hutsunea dagoela eskola edo fakultate ez juridikoetarako Zuzenbidearen hastapenei buruzko eskuliburuetan.

“Ikasleek eskura dituzten testu eta eskuliburu gehienak etorkizuneko legelariei zuzenduta daude, eta, horrenbestez, idazteko baliatu den moduak eta testuaren beraren asmoak kontzeptu bakoitzean sakontzen dute –ezin beste modu batera izan–“.

Baina, hala ere, “gaur egungo ikasle askok –eta batez ere gizarte arloko eta arlo juridiko eta sozialeko karrera eta graduetan, besteak beste Ekonomia eta Enpresa Zientzietakoetan– hasiera-hasieratik behar dute jakin zein ingurune juridikotan garatuko den beren jarduera ekonomikoa; besterik ez”.

“Hau da –dio Viañak–, ez dute zertan sakon sartu garapen konplexuko kontzeptu juridikoetan (behintzat ikasketen hasieran). Nahikoa dute kontzeptuak eurak identifikatzen badituzte, existitu egiten direla badakite eta liburu honek irudikatu nahi duen «mapa juridikoan» kokatzeko gai badira”.