2026ko martxoak 27
Sala Turing
Nerabezaroko eta gaztaroko ongizate digitaleko eta prebentzioko aditu programa berria abian jartzeko ekitaldien barruan, Deustuko Unibertsitateak jardunaldi bat egin zuen martxoaren 27an, hezkuntza, osasun eta gizarte arloetako profesionalei zuzendua, hiperkonektibitateak gazteen garapenean eta bizikidetzan planteatzen dituen erronkak ulertzen laguntzeko.
Ekimen hori Deustuko Unibertsitateak eta Atresmedia Fundazioak sinatutako lankidetza hitzarmenaren barruan egon zen. Hitzarmena martxoaren 25ean sinatu zen ikus-entzunezko taldearen egoitzan, aditu titulua bultzatzeko eta hezkuntza eta komunitate inguruneetan teknologiaren erabilera segurua eta arduratsua sustatzeko. Testuinguru horretan, Atresmedia Fundazioak prestakuntzaren irismena zabaltzen lagunduko du, haren hedapena babestuz eta ikasleei beka programa baten bidez sarbidea erraztuz, gizartearen gaitasun mediatikoak, informaziozkoak eta digitalak sustatzeko konpromisoaren ildotik.
Gaur egun, pantailek tresna hutsak izateari utzi diote, eta gazteek beren nortasuna eraikitzen eta gizarteratzen duten ingurune bihurtu dira. Errealitate horri erantzuteko, “Nerabeen eta gazteen ongizate digitala eta osasun mentala” jardunaldiaren helburua lankidetza sare bat sortzea da eta, aldi berean, nerabeei eta gazteei laguntzeko ingurune digitalean arrisku faktoreak eta babes faktoreak identifikatzea ahalbidetuko duten esku hartzeko tresnak ematea.
Ildo horretan, funtsezko puntuak landu ziren: adibidez, ingurune digitalak garapen psikologikoan eta sozialean duen eragina, sarean osasun mental orekaturako babes faktoreak eta gizarte eta hezkuntza arloko esku-hartzea, hainbat eremu profesionaletatik prebentziorako estrategiak eskainiz.
Jardunaldia aurrez aurre zein online jarraitu ahal izan zen eta bi eztabaida-mahairen eta “Escape Room” baten inguruan antolatu zen. A90Grados-ek antolatu zuen “Escape Room” saioa ongizate digitalari buruz; proposamen berritzailea eta praktikoa izan zen bertaratuentzat, eta prebentzioko kontzeptuak landu ziren Unibertsitateko instalazioetan murgiltzeko dinamika baten bidez.
Teknologien erabilera intentsiboak nerabe eta gazteengan duen inpaktuak prebentzioa lantzea eskatzen du eta arazo horiek hautematen, egoera horietan lagun egiten eta gizarte eta hezkuntza arloko esku-hartzean prestatutako profesionalak izatea. Profesional horiek hezkuntza eta komunitate testuinguruetan prebentzio, bizikidetza eta osasun digitaleko estrategiak diseinatzeko eta ezartzeko gai izan daitezen prestatzea da Deustuko Unibertsitatearen ikasketa programa berriaren helburua, Atresmedia Fundazioaren laguntzarekin, ingurune digital seguruagoak eta inklusiboagoak sortzen laguntzeko.
Online aditu titulua ebidentzia zientifikoan eta arau-esparruetan oinarritzen da. Arlo horiek teknologien erabilera kritikoa, arduratsua eta osasungarria sustatu beharra azpimarratzen dute, ikastetxeak eta gizarte- eta hezkuntza-eragileak funtsezkoak direlarik alfabetatze mediatikoan eta arrisku digitalen prebentzioan.