Deusto, Zuzenbidea ikasteko 4. unibertsitaterik onena, Economist & Jurist aldizkariaren arabera

cyd ranking

2022ko uztailak 12

Bilboko Campusa Donostiako Campusa

Deustuko Unibertsitatea Zuzenbidea ikasteko 4. unibertsitaterik onena izendatu dute, Economist & Jurist aldizkariaren arabera, 51 unibertsitateren artean, ikasleek jasotzen duten prestakuntza akademiko eta profesionalean oinarrituta, eta graduatu eta denbora gutxira lanbide horretan aritzea lortzen duten unibertsitate kopuru handiagatik.

Hautaketa egiteko, CYD 2022 fundazioaren rankingeko datuak hartu dira, eta kontuan hartu dira graduazio, errendimendu eta arrakasta tasa, ikasketak amaitu eta urtebetera kontratu mugagabeen tasa eta lizentziatu/graduatu eta urtebetera dagokion enplegu tasa.

10 unibertsitatetako selekzioaren buru Comillas Unibertsitate Pontifizea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Pompeu Fabra eta Deusto dira. Ikusi artikulua.

Bulegoek gogokoen dituztenen «Top 5» ean

Gainera, Deusto 5. postuan dago El Confidencialen argitaratutako «Unibertsitateak eta bulegoak» bigarren txostenean. Txosten horretan, etorkizuneko abokatuak hautatzeko bufete handiek gogokoen dituzten erakunde akademikoak agertzen dira. Deusto Top 5ean dago, gradua non ikasi zuten kontuan hartuta, eta Top 10ean, Abokatutzaren Jarduerarako Unibertsitate Masterra, aurten praktikak enpresetan hasiko dituena.

Ranking hau ezinbesteko tresna bihurtu nahi da firmak, unibertsitateak eta etorkizuneko abokatuak konektatzeko. Txosten osoa.