Deustuko Unibertsitateak Hizkuntzen Europako Eguna ospatzen du

Deustuko Unibertsitateak Hizkuntzen Europako Eguna ospatzen du

2022ko irailak 26

Bilboko Campusa

Irailaren 26an, Europako Hizkuntzen Eguna ospatzen da, Europako Batzordeak eta Europako Kontseiluak, zeinak 47 herrialdetako 800 milioi herritar ordezkatzen dituen, 2001ean sortutako ekimena.

Eta noski, Deustuko Unibertsitateak, gizarte elebidun batean errotuta egonik eta mundu osoko 50 herrialdetako 600 truke-ikasle baino gehiago dituela, ospakizunekin bat egiten du hainbat jardueraren bidez, Instagrameko lehiaketa bat besteak beste.
 

Europa eleaniztuna

“Eleaniztasuna eta hizkuntzen elkarbizitza errealitate bat da gure gizarte kulturaniztunetan. Euskal Herrian, adibidez, bi hizkuntza ofizial ditugu, euskara eta gaztelania, eta jatorri desberdineko herrikideek hitz egiten dutten beste hainbat”, azaldu du Sara Muniozgurenek, Deustuko Unibertsitateko Euskara eta Eleaniztasun zuzendariak.

Europako Batzordearen azken datuen arabera, europarren erdiek baino gehiagok (% 54) bigarren hizkuntza batean egin dezakete berba, eta % 25 beren ama-hizkuntzaz gain beste bi hizkuntzatan mintza daitezke gutxienez.

“Hizkuntzak ezagutzea besteengana hurbiltzeko modu bat da, beste errealitate batzuk ezagutu eta ulertzekoa, bai gure inguru hurbilean, bai nazioartean. Pentsa dezagun, adibidez, gure erkidegoko bi hizkuntza ofizialen ezagutzak nola laguntzen duen gizarte kohesioan”, azaldu du Euskara eta Eleaniztasuneko zuzendariak.

Deustuko Unibertsitateko Hizkuntza Zentroari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, bisita ezazu webgunea  hemen