Deustuko Unibertsitateak ikasle-egoitza berri bat izango du Donostian

Deustuko Unibertsitateak lehen urratsak eman ditu Donostian ikasle-egoitza berri bat eraikitzeko. Proiektu estrategiko horrek nazioko eta nazioarteko ikasleak hartzeko gaitasuna indartuko du, eta erakundea erreferentziazko unibertsitate gisa posizionatuko du, gero eta globalagoa den ingurune batean.

Etorkizuneko azpiegitura Jesusen Lagundiak Donostiako hiriburuan duen Jesuitak Donostia ikastetxearen ondoko lursailean eraikiko da, nobiziatuak bere garaian hartu zuen espazioan. Haren garapena Unibertsitatearen nazioartekotze estrategian txertatzen da, lurraldeari talentua erakartzer,, mugikortasun akademikoa sustatzera eta Deusto ikasketak egiteko aukeratzen duten ikasleei unibertsitate esperientzia integrala eskaintzera bideratuta.

Jarduerak

Proiektuaren lehen fase gisa, eraikin zaharra eraisteko lanak uztailean eta abuztuan egingo dira, eskolarik gabeko aldian, ikastetxearen jardueraren gaineko eragina minimizatzeko.

Lan horiek amaitu ondoren, lurzatiaren perimetroa itxiko da, informazio-hesi baten bidez. Hesi horrek etorkizuneko garapena identifikatuko du, “Deustuko Unibertsitatearen Nazioarteko Egoitza” izenarekin, eta proiektua hirian ikusaraziko du.

Datorren ikasturtean eraikuntza-proiektua egingo da eta beharrezko baimenak eta lizentziak izapidetuko dira, administrazio-prozedura horiek amaitu ondoren obrei ekiteko.
Aurreikuspenen arabera, egoitza datozen bi urteetan aktibatuko da.

Azpiegitura horrek Donostiako unibertsitate-ostatuaren egungo erronka arindu nahi du, Deustuko Unibertsitateak lehentasunezkotzat jotzen duen faktorea baita. Horregatik, ikastetxeak politika aktiboa du ostatu-eskaintza zabala eta askotarikoa antolatzeko. Plazen eskuragarritasunetik haratago, Deustok laguntza eta aholkularitza integraleko zerbitzura bideratzen ditu bere ahaleginak. Horrela, ikasleei beren bizilekua bilatzeko eta kudeatzeko prozesu osoan laguntzen die, integrazio-prozesua errazteko.

La residencia se situará en el edificio anexo al colegio Jesuitak Donostia en la capital donostiarra

2026ko uztailak 17

Bilbao Donostia-San Sebastián

La Universidad de Deusto ha dado los primeros pasos para la construcción de una nueva residencia de estudiantes en San Sebastián, un proyecto estratégico que reforzará la capacidad de acogida de alumnado nacional e internacional y consolidará el posicionamiento de la institución como una universidad de referencia en un entorno cada vez más global.

La futura infraestructura se levantará en la parcela anexa al colegio Jesuitak Donostia que la Compañía de Jesús tiene en la capital donostiarra, en el espacio que, en su momento, ocupó el noviciado. Su desarrollo se integra en la estrategia de internacionalización de la Universidad, orientada a atraer talento, potenciar la movilidad académica y ofrecer una experiencia universitaria integral a los estudiantes que eligen Deusto para cursar sus estudios.

Actuaciones

Como primera fase del proyecto, las labores de demolición del antiguo edificio se llevarán a cabo durante los meses de julio y agosto, coincidiendo con el periodo no lectivo, con el fin de minimizar el impacto sobre la actividad del colegio.

Una vez finalizados estos trabajos, se procederá al cerramiento perimetral de la parcela mediante un vallado informativo que identificará el futuro desarrollo bajo la denominación «Residencia Internacional Universidad de Deusto», dando visibilidad al proyecto en la ciudad.

A lo largo del próximo curso académico se elaborará el proyecto constructivo y se tramitarán las autorizaciones y licencias necesarias, con el objetivo de iniciar las obras una vez completados dichos procedimientos administrativos.

Esta infraestructura busca mitigar el reto actual del alojamiento universitario en San Sebastián, un factor que la Universidad de Deusto considera prioritario. Por ello, el centro académico mantiene una política activa para articular una oferta de alojamiento amplia y diversa. Más allá de la disponibilidad de plazas, Deusto enfoca sus esfuerzos en el servicio de apoyo y asesoramiento integral. De este modo, acompaña y ayuda al alumnado a lo largo de todo el proceso de búsqueda y gestión de su residencia, facilitando así su proceso de integración.