Euskal Herriko Medikuntzaren Errege Akademiak Jose Maria Guiberten ibilbidea saritu du

Euskal Herriko Medikuntzaren Errege Akademiak Jose Maria Guiberten ibilbidea saritu du

2022ko uztailak 12

Clínica Zorrotzaurre

Euskal Herriko Medikuntzaren Errege Akademiak urteroko Sariak banatu zituen asteartean, uztailak 12. Sari horietan José María Guibertek, Deustuko Unibertsitateko errektoreak, "Medikuntzako gradua abian jartzeari” saria jaso zuen. Izan ere erronka berria da Biozientzien alorrean, eta ikasketa berri horietan izan duen inplikazioagatiko aitorpena da.

Edizio honetan, honako hauek ere saritu zituzten: Nekane Murga kardiologoa eta Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu ohia; Jose Antonio Pérez frantziskotarra, Iralako Frantziskotarren Bilboko jangela solidarioaren koordinatzailea; Nekane Lauzirika, Deia eta Diario Medico-ko kazetaria; Felipe Izarra Fernández de Larrea, mediku internista eta endokrinologoa, Bilboko Club Deportivoko Mendi Klubeko erreferentea; eta Alfonso Hernández Frías, Euskenelcoko sortzailea.

Saio zientifikoan, "Historia de la Real Academia de Medicina del País Vasco" liburua aurkeztu zen 50 urteko historia da, Juan Gondra Rezolak eta Luis Casis Saenzek koordinatutako berrikuspen-lana.