La política educativa a través de sus textos

Ekinez Egina. La política educativa a través de sus textos liburuaren aurkezpena

Eguna: Maiatzak 18, 19:00etan, Gradu Aretoa (Mundaiz 50, Deustuko Unibertsitatea Donostia)

 

Berriak

2005eko maiatzak 16

Ekinez Egina. La política educativa a través de sus textos izenburuaz argitara ematen den liburu hau ikerketa baten emaitza da. Egilea Leyre Arrieta Alberdi, Giza Zientzietako Fakultateko irakaslea da.

Ikerketa honen bidez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak 2001eko irailetik legegintzaldiaren hasieratik 2004ko otsailera bitartean Unibertsitateen Euskal Legea, Sailak sortua eta bere politikaren buruhausterik handienetakoa izan dena onartu artean izan dituen asmo eta proiektuak aztertu eta ezagutzera eman nahi izan dira.

Ikerketak Saileko ageriko buruaren hitzak izan ditu oinarri. Hau da, Hezkuntza sailburuak aipatutako epean idatzi eta emandako artikuluak, hitzaldiak, prentsaurrekoak eta abar bildu, aztertu eta ordenatzea izan da ikerlanaren muina. Artikuluak atalka sailkatu dira gaia kontuan hartuta, eta atalok bat datoz, oro har, Sailak azken legegintzaldian lehenetsi dituen lan ildo eta proiektuekin: 0-3 urteko etapa, Lanbide Heziketa eta Etengabeko Ikaskuntza, Unibertsitateen Euskal Legea, Herrien Europa, beka politika, eta sare desberdinen arteko hezkuntza sistema integral, integratzaile eta orekatua.