Gasteizko Tokiko Gobernu Batzordeak lankidetza hitzarmen bat onartu du Droga-menpekotasunen Deustuko Institutuarekin

18.755 euro bideratuko dira hiriko errealitateari buruzko diagnostiko bat egiteko, substantziadun eta substantziarik gabeko adikzioen arloan.

hitzarmena

2024ko urriak 31

Vitoria-Gasteiz

Gasteizko Tokiko Gobernu Batzarrak lankidetza hitzarmen bat onartu berri du Droga-menpekotasunen Deustuko Institutuarekin, substantziadun eta substantziarik gabeko adikzioen arloan hiriak duen errealitateari buruzko diagnostiko bat egiteko. Osasun Publikoko Udal Zerbitzuak 18.755 euro bideratuko ditu azterlan horretara. Azterketa bost hilabetez egingo da, eta emaitzak Adikzioen Tokiko V. Plana egiteko erabiliko dira.

Irakurri albiste osoa