2025eko irailak 16
Donostiako Campusa
Aurten ere, Deustuko Unibertsitateak, “La Caixa” Fundazioarekin lankidetzan, Boluntariotzaren Azoka antolatu du Donostiako campusean. 17 erakunde solidariok hartu dute parte bertan, ikasleei boluntariotzako hainbat programa eta aukera hurbiltzeko, besteak beste gizarte inklusioaren, ingurumenaren edo kalteberatasun egoeran dauden pertsonei laguntzearen esparruetan. Edizio honetan parte hartu duten erakunde eta elkarteen artean, honako hauek nabarmendu dira: Adinkide, Alboan, AlgaraKlown, Aspace, Atzegi, BadaBideBat, Contra el Cáncer Gipuzkoa, Cruz Roja, Hazi eta ikasi, InteRed, Jesuitak Ikastetxea, Loiolaetxea, Munduko Begiak, Ortzadar, Ostadar Incklusioa, SOS Racismo, Fundación Goyeneche, Kaebnai y Ume Alaia.
Azoka funtsezko gunea da gazteek beren denbora eta talentua gizartearen zerbitzura nola jarri dezaketen ikus dezaten, Deustuko Unibertsitateak gizarte justiziarekin eta elkartasun balioak sustatzearekin duen konpromisoarekin bat, ignaziotar tradizioaren arabera. Deusto Campus Elkartasunak antolatu du ekitaldia eta, urtez urte, gizarte kausetan modu aktiboan laguntzeko interesa duten ikasleen eta beren lanerako boluntarioak ezinbesteko dituzten erakundeen arteko topagune bihurtu da.Izan ere, ikasleek boluntariotza aukerak lehen eskutik ezagutzea errazten du Azokak. Deusturentzat, “unibertsitateko boluntariotza gizartean inplikatzeko eta besteen ongizatean laguntzeko biderik indartsuenetako bat da”. Azokak boluntariotzaren bidez landu daitezkeen askotariko proiektuak eta kausak erakutsi ditu: zailtasunak dituzten haurrentzako hezkuntza ekintzak, ingurumena babesteko proiektuak, osasun komunitarioko ekimenak, krisi garaietako laguntza.