Fakultateak bisita instituzionala egin du Norvegiako Stavanger Unibertsitatera, lankidetza indartzeko

Bisita instituzionala

2025eko ekainak 06

Norvegiako Stavanger Unibertsitatea

Nerea Gutiérrez Nazioarteko eta Erakunde Harremanetarako dekanordeak Stavangerreko Unibertsitatea (Norvegia) bisitatu du ekainaren 2tik 6ra, bi erakundeen arteko lankidetza indartzeko helburuarekin.

Egonaldian, mugikortasuneko hitzarmen bat sinatu da Lehen Hezkuntzako eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako graduetako ikasleentzat. Horri esker, nazioartekotzeko aukerak zabalduko zaizkie gure ikasleei.

Gainera, ordezkaritzak eskualdeko hainbat ikastetxe bisitatzeko aukera izan du, etorkizunean Lehen Hezkuntzako Graduko ikasleentzat praktikak egiteko nazioarteko plazak ezartzeko asmoz. 

Bisitaldi horrek gure unibertsitateak nazioartekotzearekin eta gure ikasleen prestakuntza praktikoaren etengabeko hobekuntzarekin duen konpromisoa sendotzen du.