2025eko urriak 30
Bilboko campusa
Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatean “Euskal enpresa nazioartekotzearen aurrean. Erronkak juridikoak” jardunaldia izan zen, Unibertsitateak berak eta Uría Menéndez bulegoak antolatuta, euskal konpainiek nazioartean zabaltzeko prozesuan nolako erronkei egin behar dieten aurre hausnartzeko.
Jose Ramon Intxaurbe Zuzenbide Fakultateko dekanoak inauguratu zuen ekitaldia eta profesional eta akademiko aipagarriek parte hartu zuten. Lehenengo mahaiak, “Bakea nahi baduzu, presta zaitez gerrarako” izenekoak, nazioarteko kontratuetan gatazkak konpontzeko klausulak jorratu zituen. Ainara Galvánek (Tubacexeko Corporate Counsel delakoa), José Luis Iriarte Ángelek (Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedraduna, Nafarroako Unibertsitate Publikoa) eta Álvaro López de Argumedok (Nazioarteko Arbitrajeko bazkidea, Uría Menéndez) hitz egin zuten.
Bigarren mahaiaren ardatza atzerrian jabetza intelektuala eta industriala babestea izan zen eta Eduardo Orbezuak (Aernnovako Zerbitzu Juridikoetako zuzendaria), Belén García Álvarezek (Merkataritza-zuzenbideko irakaslea eta Deustuko Unibertsitateko Zerbitzu Juridiko eta Compliance Officer zuzendaria) eta Borja Sainz de Ajak (Jabetza Industrial eta Intelektualeko bazkidea Uría Menéndezen) egin zituzten ekarpenak.
Jardunaldia amaitzeko, eztabaida-foro bat egin zen bertaratutakoekin. Nazioartekotzean legezko arriskuak aurreikusteko eta prebentzio-estrategia sendoak izateko beharrari buruzko esperientziak eta hausnarketak partekatu ziren.
Topaketa hau Deustuko Unibertsitateak eta Uria Menendezek etorkizunean antolatuko dituzten hainbat ekitaldiren arteko lehena izan da, nazioartekotzearen erronka juridikoen inguruan esparru akademikoaren, enpresarialaren eta profesionalaren arteko elkarrizketa sustatzen jarraitzeko asmoz.