Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateak 2026ko Sinposioa hartu du Giza Eskubideen arloko Politika eta Jardunbideei buruzko Erasmus Mundus Unibertsitate Masterraren esparruan

Ekainaren 15ean eta 16an, nazioarteko programa ospetsu horretako ikasleek beren master tesien defentsa publikoa egingo dute, Kevin Jon Heller legelari ospetsuak itxiko duen topaketa akademiko batean.

sinposioa

2026ko ekainak 15

Bilbao

Ekainaren 15ean eta 16an, Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatea funtsezko eskubideei buruzko eztabaidaren eta ikerketaren epizentroa izango da, Human Rights Policy and Practice nazioarteko partzuergoak antolatutako 2026ko Sinposioarekin.

Jardunaldi horien muina Giza Eskubideen arloko Politika eta Jardunbideei buruzko Erasmus Mundus Unibertsitate Masterreko ikasleen ikerketa tesien defentsa publikoa izango da, ikasketak amaitzen dituzten honetan. Nazioarteko promozio honen aurkezpenak gaurkotasun handieneko erronka globalak jorratzen dituzten lau panel tematikoren inguruan egituratuko dira:

  • 1. panela: Freedom of expression, AI, and political polarization (adierazpen askatasuna, adimen artifiziala eta polarizazio politikoa).
  • 2. panela: Global and Regional aspects of Human Rights (Giza Eskubideen alderdi orokorrak eta eskualdekoak).
  • 3. panela: Gendered aspects of Human Rights (Genero-arloak Giza Eskubideetan).
  • 4. panela: Children in Conflict situations (Haurtzaroa gatazka egoeretan).

 

Nazioarteko lehen mailako amaiera

Bi jardunaldi akademiko bizi eta sendo horiei amaiera emateko, hitzaldi bat emango du Kevin Jon Heller doktoreak, Kopenhageko Unibertsitateko Ikasketa Militarren Zentroko Nazioarteko Zuzenbideko eta Segurtasuneko irakasleak.

Heller doktoreak hitzaldi bat eskainiko du: “Promoting Human Rights at the ICC: a (Former) Insider’s Perspective. Nazioarteko Zigor Gortean (ICC ingeleseko sigletan) urteetan pilatu duen esperientzia eta ikuspegi baliotsua partekatuko ditu.

Sinposio honek ikasleen promozio berriaren ahalegin akademikoa burutu dela irudikatzen du; eta, aldi berean, gure Fakultatearen lankidetza indartzen du Europako Batzordeko Hezkuntza eta Kulturako Europako Agentzia Exekutiboak (EACEA) babestutako graduondoko sareetan.