2023ko martxoak 10
Donostiako Campusa
Martxoaren 10ean, ostirala, DeustoForumek antolatutako hausnarketa eta gogoeta saioa izango da, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean, “Komunikazio Politikoaren” inguruan. Gai horretaz solasean arituko dira Roane Carey The Nation-USA astekariko erredakzio buru ohia (1989-2021) eta Iñaki Gabilondo Espainiako komunikazio arloko erreferentziazko kazetaria eta esataria. Solasaldia Mª Pilar Rodríguez Deustuko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileak moderatuko du.
Zer eginkizun dute hedabideek bizitza politikoan eta haren garapenean? Nola baldintzatzen dute gertakari politikoen interpretazioa ikus-entzuleei begira? Legitimitate politikoaren krisia bizi dugu maila globalean? Zer eragin dute plataforma digitalek komunikazio politikoaren transmisioan?
Komunikazio politikoaren gaur egungo egoera gorabeheratsuan, gai horiei buruz eztabaidatuko dute, Espainiako eta Ipar Amerikako ikuspegitik, Iñaki Gabilondok eta Roane Careyk, espiritu kritikoa sustatzen eta ikus-entzule aktibo gisa dugun eginkizuna ulertzen lagunduko diguten galderei erantzun nahian.
Eguna: 2023ko martxoaren 10a, ostirala.
Ordua: 10:00etan
Tokia: Loiola Centrum, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusa.
Oharra: Ingelesetik gaztelaniarako aldibereko itzulpen zerbitzua eskainiko da.