Gizarte Hezkuntzako Ikasleen Batzordea saritu dute Bizitegiko Homeless Film Festival jaialdiaren 10. urteurrenean

Izaera sozialeko lehiaketak zinema eta arte eszenikoak uztartzen ditu etxerik gabeko pertsonen errealitateari buruz sentsibilizatzeko.

Lehiaketa

2025eko azaroak 19

Deustuko Unibertsitatea

Deustuko Unibertsitateko Gizarte Hezkuntzako Ikasleen Batzordeak Bizitegiko Homeless Film Festivalaren 10. urteurreneko saria irabazi du. Zinema eta arte eszenikoak uztartzen dituen lehiaketa soziala da, etxerik gabeko pertsonen errealitateaz sentsibilizatzeko eta inklusioa sustatzeko. Ikasleek justizia sozialaren eta hezkuntza eraldatzailearen alde duten konpromisoari aitortzen dio balioa sariak. Zorionak Gizarte Hezkuntzako Batzordeari!