Kulturartekotasuna: Goi mailako hezkuntzaren zutabeetako bat izango da Deusto International Staff program 2025en gaia

Programa ekainean izango da.

2025eko martxoak 05

Bilboko Campusa

Deustuko Unibertsitateak Deusto International Staff Program 2025 "Interculturality: A Cornerstone in Higher Education” jarriko du abian ekainean. Gero eta elkarrekekin lotuago dagoen mundu honetan, Goi Mailako Hezkuntzako Erakundeek prest egon behar dute gizarte askotariko eta globaletan aurrera egiteko. Programa honek unibertsitateko maila guztietan kulturartekotasuna eraginkortasunez nola integratu aztertuko du.

Goi-mailako hezkuntzako profesionalei zuzenduta dagoen programa honetan, parte hartzaileek kulturen arteko gaitasunaren funtsezko dimentsioetan sakonduko dute Bilboko campusean izango den aurrez aurreko astean eta lineako bi saiotan. Programaren barruan, adituek zuzendutako saioak, tailer interaktiboak, sare-lanerako guneak eta jarduera soziokulturalak uztartuko ditu.

Programaren xehetasun guztiak Deusto International Staff Program 2025 webgunean dituzu eta bidali zure eskaera martxoaren 25a baino lehen. 

Edozein kontsulta egiteko, jarri harremanetan staffweek@deusto.es helbidera idatzita.