KorriCan, kanikrosaren bidez hezkuntza arloan osasuna sustatzea helburu duen proiektua, erritmo onean ari da aurrera egiten

Korrikan Xabier Gonzalez CAFyDko irakaslearen doktoregoko tesiaren proiektua da

2023ko ekainak 28

Bilboko Campusa

KorriCan doktorego-tesi proiektu bat da. Hala, kanikrosaren bidez hezkuntzaren eremuan osasuna sustatu nahi da. Proiektuaren arduraduna Xabier González da, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Graduko irakaslea eta ikertzailea eta, gaur egun, Deustuko Unibertsitatean doktoregoa egiten ari da ikerketa honen bitartez. Txakurrek jarduera fisikoa eta kirola egiteko eman dezaketen motibazioa aztertzen du lan horrek, eta, aldi berean, kanikrosa kirol-modalitate osasungarri gisa aurkezten du, bai egiten dutenentzat, bai txakurrentzat.

Proiektuaren esparruan, azarotik otsailera bitartean, lehenengo esku-hartze bat egin da Arrigorriagan, saio teoriko-praktikoen bidez, bai eskola-orduetan, gorputz-hezkuntzako saioen bidez, bai eskolaz kanpoko jarduera gisa. Hurrengo urratsa programa bigarren institutu batean gauzatzea izan da, Arratia Institutuko DBHko 3. eta 4. mailetako ikasleekin, Igorren, hain zuzen ere.

Horretarako, programazio didaktiko berritzailea eta material didaktikoa (euskarri dokumentala eta bideoak) sortu dira, literatura zientifikoan oinarrituta, bai Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien arloan, bai albaitaritzaren eta txakurretan espezializatutako medikuntzaren arloan. Erronka handia da Xabier González ikertzailearentzat. Proiektuaren aurrerapenak Nazioarteko Kongresu batean aurkezteko asmoa du, eta irailetik aurrera, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailean egitea, bai eta lehenengo argitalpen zientifikoak ateratzea ere.

Gainera, urritik aurrera, eskola-kirolaren esparruan modalitate hori sustatzeko asmoz, Bizkaiko Neguko Kirolen Federazioak eta Amarok Txakurkross klubak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, Bizkaiko eskola-programaren modalitate berri bihurtuko dute kanikrosa. Horri esker, kirol-hastapeneko ikastaroen bidez, 10 urtetik gorako edozein ikaslek probatu ahal izango du proiektuaren egoitza nagusian: Arrigorriagako Mendikosolo parkean.

Informazio gehiago: www.korrican.eus

EiTBko Gaur Egun saioak proiektuari buruz egindako erreportajearen irudiak: