Juan Jose Etxeberria errektorea, Bilbao Metropoli 30 blogean

Juan José Etxeberria

2023ko irailak 22

Bilboko Campusa

Juan Jose Etxeberria errektoreak Bilbao Metropoli 30eko blogeko "Hoy contamos con..." atalean parte hartu du. Gune horretan, Unibertsitateko arduradunak Deustuko Unibertsitateak etorkizunean zer izan nahi duen hausnartzen du. "Deustuko Unibertsitateak -idazten du- Euskadiren ongizate eta aurrerapen kultural eta sozioekonomikoari lagundu dio historian zehar. Kultura sortu eta zabaldu dugu. Gure herrialdeko erakundeen eta enpresen ibilbidean eta gure gizarte zibilaren dinamismoan protagonista izan diren liderrak prestatu ditugu."

Hark dioenez, erakunde askoren erabakietan eta administrazioen politika publikoetan eragina izan duten ezagutza eta transferentzia ere sortu da. "Umiltasunez begiratzen diogu jakintza horri, jakin badakigulako erraldoien bizkarrean eraikitzen dugula. Etorkizunean ere eragin positiboa izan nahi dugu gure gizartean, baina behar bezala ulertuta garai berri honetan dagokigun papera, ez baita XIX. mendearen amaierako bera, edo gerraondokoa, edo industria birmoldaketa". Irakurri artikulu osoa.