Juan Carlos Unzuek futbolaren eta bere bizitzaren inguruko testigantza emango du

Jardunaldia Gipuzkoako Futbol Federazioak eta Gipuzkoako Entrenatzaileen Batzordeak antolatu dute, Deustuko Unibertsitatearekin elkarlanean

Juan Carlos Unzuéren hitzaldia

2023ko martxoak 28

Donostiako Campusa

Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean, martxoaren 28an (Foro aretoan, 18:00etan), Juan Carlos Unzue futbolari eta entrenatzaile ohi eta ELA (alboko esklerosi amiotrofikoa) gaixotasunaren aurkako ekintzaile handienetakoaren testigantza jasoko da lehen pertsonan. Unzue bere bizitzari, futbolari, motibazioari eta gaixotasun sendaezin horren aurkako borrokari buruz mintzatuko da. Jardunaldia Gipuzkoako Futbol Federazioak eta Gipuzkoako Entrenatzaileen Batzordeak antolatu dute, Deustuko Unibertsitatearekin elkarlanean.

Juan Carlos Unzue Labiano (Orcoyen, Nafarroa, 1967) futbolari eta entrenatzaile ohia, aktibista eta kirol esataria da. Atezain gisa jokatu zuen eta lehen mailako hainbat taldetan aritu zen, batez ere Sevillan. Numantzia eta Girona FCko entrenatzailea izan zen bigarren mailan, eta Celta Vigokoa lehen mailan (atezainen entrenatzailea eta Futbol Club Bartzelonako bigarren entrenatzailea). 2022tik DAZNn futbol esatari gisa dihardu.

2020ko ekainaren 18an iragarri zuen entrenatzaile gisa erretiratuko zela, alboko esklerosi amiotrofikoa (ELA) diagnostikatu ziotenean. Ordutik, buru eta bihotz jarduten du gaixotasunari ahalik eta ikusgarritasun handiena ematen eta ikerketan laguntzeko dirua biltzen. Elkarrizketa askotan parte hartu du, liburu eta dokumentaletako protagonista izan da eta ekitaldi jendetsuak antolatu ditu, hala nola Bartzelonak eta Manchester Cityk Camp Noun jokatu zuten ongintzazko partida.