2023ko martxoak 23
Bilboko Campusa
Datorren martxoaren 23an, ostegunean, ERTZEAN ekimena aurkeztuko duen jardunaldi bat egingo da Deustuko Unibertsitateko Garate Aretoan, Bilboko campusean.
Jardunaldi honen xedea zaintzaren eta longebitatearen ekonomian lan egiten duten atzerritar jatorriko pertsonen enplegagarritasuna eta bizi-kalitatea hobetzea helburu duen ERTZEAN ekimena aurkeztea da. Halaber, iraupen luzeko zainketa-ereduak hobetzeko moduez elkarrekin hausnartzea proposatzen da, horien balio eta zentraltasuna aintzat hartuta, baita horretan diharduten profesionalena ere.
Jardunaldia 9:30ean hasiko da eta 13:30ean amaitu. Edukiera mugatua eta antolaketa dela eta, bertaratuko zareten baieztatzea eskatzen dizugu.