2018ko azaroak 22
Bilbao
Azken urteotan, eskubideen defentsan aritzen direnen aurkako jazarpena gero eta handiagoa izaten ari da. Egoera hori, geografiako hainbat testuingurutan gertatzen da, bai giza eskubideen defentsan eta sustapenean murgilduta dauden pertsonen artean, bai nazioarteko elkartasunaren arloan sakondu nahi dutenen kasuan.
Helburu horrekin, ekimen honetan batera aritu dira Bakea eta Elkartasuna Fundazioa, Mundubat, Nazioarteko Bake Brigadak eta Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutua. Ekitaldia Deustuko Unibertsitatean izan zen, azaroaren 22an, “Elkartasunerako eskubidea eta Eskubideak defendatzeko eskubidea”, giza eskubideen aldeko lanean aritzen direnen errealitateak ezagutzera emateko, eta horrela solaserako eta hausnarketarako espazioa ireki arlo akademikoan eta gizarte zibilean, elkarrekin partekatuz giza eskubideen aldeko egoerak, ekimenak eta programak. Hori guztia, egoera horietako erronkei aurre egiteko alternatibak identifikatzeko, arreta berezia jarriz emakume defendatzaileei, eta giza eskubideen defendatzaileei oro har.
Honako gai hauek aztertu zituzten, besteak beste: nazioarteko elkartasuna, emakume defendatzaileak: biolentzia ekonomikoa globalizazioaren bidegurutzean. Begirada feminista nazioarteko sindikalismotik; eta eskubideak defendatzeko eskubidea
