Irene Mwendwak, politika teknologikoak eta datuen gobernantza arduratsua ikertzen eta sustatzen dituen abokatuak, demokraziari buruzko bigarren solasaldian parte hartuko du Deustuko Unibertsitatean

Deustuko Unibertsitateko Demokraziari, Erakunde Publikoei eta Berrikuntza Politikoari buruzko Masterra abian jartzearen esparruan, ArantzazuLabekin eta Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan

Irene Mwendwa solasaldia

2025eko abenduak 04

Donostiako Campusa

Demokraziari, Erakunde Publikoei eta Berrikuntza Politikoari buruzko Masterra abian jartzeko lanen barruan, eta ArantzazuLabekin eta Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan, Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateak demokraziari buruzko solasaldi batzuk antolatu ditu, gizarteari oro har irekiak. Solasaldi horien helburua da hilean behin eztabaidatzea demokraziek gaur egun eta etorkizunean izango dituzten erronkei buruz. Ekitaldietan, nazioarteko adituak izango dira, masterreko ikasleez gain. 

Bigarren solasaldi honen izenburua (ingelesez) hau izango da: “Demokrazia ikusaraziz: Kenyako berrikuntza zibikoak (politikoak) nola ari diren aldatzen humanitate digitalak eta datuen gobernantza”. Hizlaria Irene Mwendwa, izango da, etorkizun digital seguruagoa eraikitzen diharduen abokatua, ikerketaren eta politika teknologikoen sustapenaren eta datuen gobernantza arduratsuaren bidez. Mwendwak esperientzia handia du sektore publiko, pribatu eta gizarte zibilaren arteko lankidetza berritzaileen garapenean.

Eguna: Abenduan 4, osteguna
Ordua: 16:00
Lekua: Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campuseko Larramendi eraikineko Foro aretoa.

Demokrazia eta berrikuntza publikoaren laborategi bizia

Demokraziek erronka eta aukera berriei aurre egin behar dieten une honetan, Deustuko Unibertsitateak Demokraziari, Erakunde Publikoei eta Berrikuntza Politikoari buruzko Unibertsitate Masterra abiarazi du, prestakuntza akademikoa baino haratago doan programa, mundu akademikoaren, erakundeen, gizarte-eragileen eta herritarren arteko topagune eta esperimentazio gune bihurtzeko. Master horren barruan, “Demokraziari buruzko solasaldiak” jarri dira abian. Mintegien nazioarteko zikloa da, eta Deustuko Unibertsitatearen, Eusko Jaurlaritzaren eta Arantzazulaben arteko lankidetza-proiektu gisa garatzen da. Demokraziaren eta berrikuntza publikoaren laborategi bizia izan nahi du, non ezagutza guztion onuraren zerbitzura jarriko den.