2023ko otsailak 15
Bilboko Campusa
Joan den otsailaren 15ean, Unibertsitateko Global Engagement Office-k Deusto International Virtual Meeting antolatu zuen. Proposamen berritzaile horretan, Afrika, Amerika, Asia eta Europako 20 herrialde baino gehiagotako unibertsitateetako 30 parte hartzaile bildu ziren goi mailako hezkuntzan aniztasunaren, inklusioaren eta kultura aniztasunaren inguruan sakontzeko. Nazioarteko topaketa hau, Luana Ferreira Lopez Silvak zuzendua, Zoomen bidez eskaini zen eta gaiari buruzko aurkezpen bat izan zuen. Ondoren, talde dinamika bat egin zen, non parte hartzaileek elkarren artean jardun ahal izan zuten eta nazioarteko eta kulturen arteko gaitasunen inguruko hurbilketei buruz eztabaidatu ahal izan zuten.
Jardunaldi birtual hori Deusto International Staff Week-en aurreko jarduera bat da. Ekainean izango da aste hori, eta goi mailako hezkuntzako 20 profesional biltzea espero da, 4. GJHren inguruan (Kalitatezko goi mailako hezkuntza jasangarriratz) ikasteko, eztabaidatzeko eta partekatzeko. Saioak Deustuko fakultate eta zentroetako profesionalek eta sektore publikoko ordezkariek zuzenduko dituzte, eta ekimen horri esker, beren erronka eta jardunbide egokiak azaltzeko gune bat izango dute. Izena ematen dutenek bisitaldi soziokulturalak egingo dituzte Bilbon eta inguruetan.