2005eko azaroak 21
Beste hiri batzuk
Azokara hurbildu ziren DBHko 4. mailako eta Batxilergoko ikasleek ikertzaileei euren esperientzien berri ematen entzuteko eta galderak egiteko, eta campusean kokatuta zegoen karpa bisitatzeko aukera izan zuten. Bertan ikusi ahal izan zituzten, besteak beste, Atapuercako aztarnategiko atalean sua egitearekin lotutako zenbait esperimentu edo ESIDEk antolatutako mikroboten erakustaldia. Deustuko Unibertsitateko laborategiak ere ikusi ahal izan zituzten: ESIDEko ingeniaritzakoak, Filosofia eta Letretako Fonetikakoa, eta FIHEZeko psikologiakoak.
Europako Batzordeak 'Researchers in Europe Initiative' programaren bidez finantzatzen lagundu duen azoka hau, Elektronika, Informatika eta Telekomunikazioko Euskal Klusterrak (GAIA) eta Deustuko Unibertsitateak antolatu dute batxilergo zientifiko teknologikoak eta ikasketa zientifiko-teknikoak egin nahi dituen ikasle kopurua haz dadin. Horrexegatik egon da, batez ere, DBHko, Batxilergoko eta Eskola Teknikoetako ikasleei begira antolatuta. Ekimen honen bidez, enpresa eta teknologia zentroak ere kontzientziatu egin nahi izan dira, enpresa horietako zereginetan ikertzaileak nolako garrantzia duen konturatu daitezen.
