2005eko ekainak 02
Beste batzuk
Ikastetxe nagusiek tradizio luzea dute. XIV, XV eta XVI. mendeak dira egoitza hauen garai klasikoa. Espainian eta Ameriketan sortutako unibertsitaterik gehienak aurretiaz Ikastetxe Nagusi izan omen ziren. Hainbat mendetan gainbehera joan ondoren, 1943ko Unibertsitatearen Antolamendurako Legeak berriz ezarri zituen Ikastetxe Nagusiak "ikasleei unibertsitateko prestakuntza bere arlo desberdinetan emateko" helburua zutela.
Deustuko Unibertsitatea 1886an sortu zen barnetegi gisara Goi Ikastegia izenaz. Ez zen, hortaz, kanpoko ikaslerik izan hasieran, ikasle guztiak barnetegian bizi baitziren. Ikastetxe Nagusiak berriro ezarri ondoren, antzinako barnetegiak onarpen eskaria egin zuen eta Deustuko Ikastetxe Nagusia izena hartu zuen 1961ean. Horrela Ikastetxe Nagusien helburuak eta betebeharrak bere gain hartu zituen ofizialki. Horrez gain, Elizarena den Unibertsitate baten barruan egoteagatik dagozkion helburuak ere bere egin zituen.