Ignaziotar Astea, ignaziotar nortasuna ospatzeko aukera berria

Ignaziotar Astea Pedro Arruperen inspirazioa duten pertsonak gogoratzeko abagunea da

2022ko azaroak 14

Bilboko Campusa Donostiako Campusa Campus Birtuala

Azaroaren 14tik 18ra, Ignaziotar Astea ospatuko du Unibertsitateak eta Ignaziotar nortasuna ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu ditu. Ignaziotar Astean, Unibertsitateak “inspirazio” iturri diren pertsonak gogoratzen ditu, esaterako Pedro Arrupe (azaroaren 14an izan zen jaiotzaren urteurrena) eta UCAko martiriak (azaroaren 16an erailak).

Horretarako hainbat jarduera antolatu dituzte, besteak beste, Instagramen aste osoan egingo den Ignaziotar Quiza. Gainera, Arruperen urteurrenarekin batera, azaroaren 14an topaketa bat egingo da Arrupe komunitateekin eta gonbidapena egingo zaie MAGIS Donostiako ikasleei.

Jarduera gehiago: azaroaren 15ean, 12:00etan, Donostiako campuseko Garate Aretoan eta Bilboko campusean, eta online, Donostiako campusean, liburu hau aurkeztuko da: "Jesuitas. Impacto cultural en la Monarquía hispana (1540-1767)". Ekitaldian izango dira Deustuko Unibertsitateko Rosa Miren Pagola, “Jesuita Euskalariak” gaiarekin eta José García de Castro, Comillas Unibertsitate Pontifikalekoa, “Jesuitas (1540-1767): Quita los colegios... ¿y qué queda?” gaiarekin.

Egun horretan bertan, arratsaldean, 15:30ean, Pablo Castells de Goienerrek Ekonomia saio berezia eskainiko du “Agenda 2030. Propuestas comunitarias para hacer frente a la pobreza energética” gaiarekin, zuzenbideko lehen mailako ikasle guztientzat. Eta azaroaren 16an, asteazkenean, 14:00etan, Kapera Gotikoan (Bilboko campusa) El Salvadorreko martirien aldeko otoitza egingo da, jesuiten nobiziatuak animatuta, eta, ordu berean, eukaristia egingo da Donostian.

Halaber, azaroaren 17an, 13:30ean, Auditoriumeko klaustroan, Garate Internationalek “San Ignacio y Euskadi”aurkeztuko du. Arratsaldean, 18:00etan, 4. GJHari lotuta dagoen (Kalitatezko Hezkuntza) “La clase” filma eskainiko da. Astea amaitzeko, larunbatean txangoa egingo da Loiolara.

Jesuitak, Hizkuntza, Artea eta Espiritualtasuna Mintegia

Asteko ekitaldi aipagarrienen artean Jesuitak, Hizkuntza, Artea eta Espiritualtasuna Mintegia dago. Bertan, “Impacto cultural. Humanidades, teología, ciencia, misiones y arte (1540-1767). Madrid: Universidad Pontificia de Comillas, 2022” lanaren hiru arduradunek parte hartuko dute eta mintegiko bi saiotan, lanaren hiru alderdi aurkeztuko dituzte.

Lehenengo saioan, “Libros y Arte”, azaroaren 15ean, José García de Castrok hitzaldia eskainiko du: “La contribución de los jesuitas al estudio y conocimiento de las lenguas (1540-1767)” eta Macarena Moralejo Ortega (UCM) “Literatura artística en la Compañía de Jesús: Modelos y Autores” gaiaz mintzatuko da. Bigaren saioan, “Espiritualidad” , azaroaren 22an, José C. Coupeauk (Deusto) hitzaldia eskainiko du: ”La literatura espiritual y la cuestión de su impacto”. Mintegiaren eduki gehiena liburu honetan oinarriturik egongo da: “Jesuitas : impacto cultural en la monarquía hispana (1540-1767) Manresa. Madrid-Bilbao. Mensajero – Sal Terrae – Universidad Pontificia de Comillas, 2022. Esan bezala, Deustuko Unibertsitatean aurkeztuko da azaroaren 15ean.

Saio guztiak 15:30ean hasi eta 17:00etan amaituko dira. Izena emateko: 

Azkenik, aste honetan, azaroaren 24tik 26ra, egingo da Garate Anaiaren XXII. Eztabaida Akademikoa. Eta lanak aurkezteko epea ireki da Anaia Oroz-en XXVI. Argazki Lehiaketara: “El buen vivir” Oinarriak. Abenduaren 15ean itxiko da.