2026ko urriak 15
Arrupe Aretoa (Garibay kalea, 19), Donostia
Ameriketako Estatu Batuetako errealitate politiko eta soziala ulertzeko, titular handiez harago joan behar da, eta biztanleriaren kultur erroak aztertu behar dira. Komunitate latinoarentzat polarizazioa eta ziurgabetasuna nagusi diren garai hauetan, Guillermo Fesser kazetari eta idazleak, El Intermedio telebista saioko (La Sexta) berriemaileak, “Hispanoa izatea Estatu Batuetan Trumpen garaian” hitzaldia emango du urriaren 15ean, osteguna, 19:00etan, Donostiako Arrupe Aretoan (Garibai kalea, 19).
Euskal Kazetarien Elkarteak eta Elkargoak Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatearekin elkarlanean antolatutako topaketan, argitaratu berri duen liburua ere aurkeztuko du Fesserrek: “A 55 millas por hora”. Lan horretarako, Fesserrek Ipar Amerikako eskualde errepideak zeharkatu ditu, urruneko herrietako herritarren istorioak entzuteko. Begirada lasai horren bidez, egileak azalduko digu komunitate hispanoaren ekarpena erabakigarria izan dela herrialdearen sorreratik bertatik, eta ezinbestekoa izan zela herrialdeak independentzia eskuratzeko.
Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateak nazioarteko eztabaida handien aurrean pentsatzeko eta analisi zorrotzerako espazioak sortzearen garrantzia nabarmentzen du: “Etorkizuneko komunikatzaileak prestatzea eta herritarrei errealitate globalari buruzko irakurketarako funtsezko gakoak eskaintzea partekatzen dugun misioaren parte da. Sinplifikazioaren aurrean, kazetaritzak eta unibertsitateak testuingurua, ikerketa eta elkarrizketa etikorako espazioak eskaini behar dituzte”.
Saioa Ane Gantxegik aurkeztu eta moderatuko du. Gantxegi Deustuko Unibertsitateko Komunikazioko graduduna da eta 2025ean Gradu Amaierako Lan onenaren Kazetariak-Deusto saria jaso zuen.
Sarrera librea izango da, lekuak bete arte.