Gizartegunearen edizio berria egingo da Deustuko Unibertsitatean gai honekin: ''Gizarte Zerbitzuek gaur egungo testuinguruan dituzten erronkak''

Gizartegune Icaza Auditoriumean izan zen

2022ko urriak 27

Bilboko Campusa

Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailak, Deustuko Unibertsitatearekin lankidetzan, esku-hartze sozial espezializatuko langileentzako etengabeko prestakuntzako ikastaroa jarri du martxan, aurten ere. Urriaren 27an izango da, Icaza Auditoriumean, eta apustu estrategikoa da zuzeneko langileen eguneratzea hobetu eta egiaztatzeko. Oraingo honetan, arreta berezia jarri da Arreta Espezializatuko Gizarte Zerbitzuek eta bertako profesionalek dituzten erronketako batzuetan.

Egia da Gizartegunea eztabaidarako eta hausnarketarako gune horrek beti planteatzen dituela gizartearen etorkizuna pentsatzeko espazioak, baina 2018tik ez zen ardatz tematiko hori planteatzen. Inork ezin ditu alde batera utzi pandemiak gure bizitzetan eta zeregin profesionalean ekarri dituen aldaketa handiak. Aldi horretan, bizitzaren hainbat esparruri erantzuteko datuen erabilerak aurrera egin duela egiaztatu ahal izan da. Ildo horretan, lehen ponentziak, egindako ikerketetatik abiatuta, eguneroko datu horiek politika publikoak eta, horiekin batera, esku-hartze profesionalak hobetzeko tresna gisa nola erabili hausnartzen lagunduko du.

 

Krisi-egoerak agerian utzi zuen babes sistemen artean batera lan eginez gero gizarte-zerbitzuen ekintzak eragin handiagoa zuela. Bigarren ponentziak Osakidetzaren eta arreta espezializatuko Gizarte Zerbitzuen arteko bide partekatua jasotzen saiatuko da. Hirugarren ponentziak, bestalde, pertsonak auditoriumean jartzea planteatzen du, eta, horrela, konplexutasun bereziko egoeren aurrean profesionalek duten eguneroko erronkari buruz hausnartzea izango du helburu.

Jardunaldia amaitzeko, profesionalen zaintzaren gaia jarriko da mahai gainean, politika publikoen funtsezko betearazleak eta egoera konplexuei erantzuten dien babes-sistema horren erreferenteak baitira. Horretarako, ikerketaren esperientzia eta emaitzak izango dira kontuan. Aurkezpenean, 9:00etan, Deustuko Unibertsitateko errektore José María Guibertek eta Bizkaiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Saileko foru diputatu Teresa Laespadak parte hartuko dute, besteak beste.

 

27/10/2022 - Deusto acoge una nueva edición de Gizartegunea que aborda: “los retos de los Servicios Sociales en el contexto actual”