Gizarte Lanak eta Soziologiak emakumeen autonomiaz eta gizarte partaidetzaz hausnartu dute Deustuko Unibertsitatetik

Joan den ekainaren 7an, lantegi bat antolatu zen Deustuko Unibertsitatean emakumeen autonomiaz eta gizarte partaidetzaz Deustuko Unibertsitatetik, Gizarte Laneko eta Soziologiako Sailak antolatuta, Emakundek prestatutako 2011 Berdintasunerako Gunearen barruan. Berriak

2011eko ekainak 07

Bilboko Campusa


 

Ekimen horrekin espazio bat sortu nahi zen hausnartzeko neskatoak, neska gazteak eta emakumeak zelan ahaldundu hezkuntzaren esparrutik autonomiaz jokatzeko eta gizartean parte hartzeko; izan ere, hezkuntza tresna ezin hobea da bi arlo horiek sustatzeko. Lantegian parte hartu zuten pertsonak era batera edo bestera hezkuntzarekin lotura dutenak dira (gizarte eta hezkuntza arloan esku hartzeko praktikak egiten ari diren masterreko ikasleak, unibertsitateko irakasleak, etab.), eta gero, lantegian aplikatutakoak eguneroko jardunean aplika ditzaketenak. Lantegia dinamizatzen Vanesa Galego Carrillo aritu zen, Emakumeen kontrako indarkerian esku hartzeko Masterreko irakaslea eta hezkidetzako aditua. Amaierako ekitaldian Emakundeko zuzendari María Silvestrek hartu zuen parte.