Giza Zientzien Foroa: Gipuzkoa XXI

Donostiako campuseanBerriak

2005eko maiatzak 11

Donostiako campuseko Gradu Aretoan, maiatzaren 11n, arratsaldeko 18:00etan, mahai-inguru bat izango da gai honen inguruan: 'País Vasco. Panorama político actual'. Parte hartuko dutenak hauexek izango dira: Markel Olano (EAJ), Miguel Buen (PSE-EE/PSOE), Regina Otaola (PP), Iñaki Galdós (EA), Julián Martinez Aranburu (EHAK), Isabel López Aulestia (EB)eta Aintzane Ezenarro (ARALAR). Moderatzaile lanetan Giza Zientzien Fakultateko Xabier Barandiaran arituko da.

Biharamunean, maiatzaren 12an, 18:00etan, Gradu Aretoan, beste mahai-inguru bat egongo da gai berberaren inguruan: 'País Vasco. Panorama político actual'. Oraingoan parte hartuko dutenak hauxek izango dira: Iñaki Agirreazkuenagaeta Demetrio Loperena, EHUko Administrazio Zuzenbideko katedraduna, Joseba Agirre, EHUko irakaslea etaIgnacio Latiera, liburu-saltzailea. Ekitaldi honetako moderatzailea Angel García Ronda idazlea eta Ateneo Guipuzcoanoko presidentea izango da.