2022ko urriak 12
Donostiako Campusa
Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean ospatu zen, urriaren 12an, 2022ko Entrenatzailearen Eguna, Gipuzkoako Futbol Federazioak (F.G.F) antolatuta. Mikel Etxarri eta Javier Vallejo teknikari beteranoak omentzeko balio izan zuen, mende erdiz baino gehiagoz Gipuzkoako futbolaren alde egindako lanagatik Teknikari biek jaso zuten Gipuzkoako Futbol Federazioaren urrezko intsignia, Federazioko presidente Manu Diazen eskutik.
Jardunaldian, honako hauek mintzatu ziren: Joan Vila (“El jugador como núcleo de su propio aprendizaje y desarrollo”), Luki Iriarte (“Cantera de Zubieta: estabilidad y continuidad”) eta Rubén de la Barrera (“Fútbol: ¿un juego de estilos o de estímulos?”).
Topaketari amaiera emateko, luntxa egin zen bertaratutako guztientzat.