2025eko urriak 07
Bilboko Campusa
Joana Abrisketak, Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuko ikertzaileak, “Genocidio” izeneko artikulua argitaratu du El Correo egunkarian (2025/10/01).
Hausnarketa horretan, Abrisketa irakasle eta ikertzaileak Lurralde Palestinar Okupatuei buruz Nazio Batuen Erakundeko Ikerketarako Nazioarteko Batzorde Independenteak atera berri dituen ondorioak aztertzen ditu. 2023ko urritik Gazan gertatutakoak genozidiotzat jotzen ditu, 1948ko Genozidio Delitua Prebenitzeko eta Zigortzeko Hitzarmenaren ildotik.
Artikuluak argi eta garbi azaltzen du Estatuaren nazioarteko erantzukizunaren (Nazioarteko Justizia Auzitegiaren aurrean aurkeztua) eta banakako erantzukizun penalaren (Nazioarteko Zigor Gortearen eskumena) arteko bereizketa, eta gaur egun bi auzitegietan abian dauden prozedurak aipatzen ditu.
Balio handiko ekarpena da, Nazioarteko Zuzenbide garaikidearen eztabaidarik garrantzitsuenetako bat ikuspegi juridikotik ulertzeko.