Genero ikuspegidun Ikerketarako Benita Asas Manterola Sariak baditu irabazleak

Benita Asas Manterola Saria

2022ko urriak 25

Bilboko Campusa

Deustuko Unibertsitateak, mundu bidezkoagoa, solidarioagoa eta gizatiarragoa sortu nahi duen erakundea den aldetik, unibertsitate eremuan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea garrantzitsua dela deritzo.

Horregatik, Berdintasun Planaren esparruan, Deustuko Unibertsitateak, Banco Sabadell Guipuzcoanorekin lankidetzan, Benita Asas Manterola saria ematea erabaki du, unibertsitateko ikerketan genero ikuspegia agerian uzten duten gradu, master eta doktoregoko ikasleen sei lani.  

Doktorego tesien kategorian (ex acquo), hauek dira irabazleak: Estibaliz Linares, “El Iceberg Digital Machista. Análisis, prevención e intervención de las realidades machistas digitales que se reproducen en la natividad digital de la CAE” lanarekin eta Elena Ghidoni, “Developing structural intersectionality in legal analysis: the case of stereotypes as forms of discrimination” tesiarekin.  

Master Amaierako Lanen Sailean, Lucía Carro izan da saritua, “El complejo de Cenicienta: experiencias y reflexiones de mujeres jóvenes feministas en el siglo XXI” lanarekin.

Gradu Amaierako Lanen artean, hauek dira saritutako egile eta lanak June Telletxea eta Izaro Ziluaga, “Zaintza-lanak erdigunean: etxe-langile migratuen aktibismoa eta aldarrikapenak”; Laura Molina “Maladaptive Schemas as an Explanation for Gender Differences in Eating Disorder Symptoms” eta Maddalen Hernandez, “Investigación y desarrollo de un Product-Service System relacionado con las necesidades actuales en el ciclo menstrual”.

Benita Asas Manterola Sarien banaketa ekitaldia noiz den laster jakinaraziko da. Zorionak saridun guztiei!

Benita Asas Manterola Saria

Otsailaren 11n, Deustuko Unibertsitateak sariaren deialdia aurkeztu zuen, Rosa Santibáñez Ikerketa eta Transferentziako errektoreordearen, Elena Auzmendi Akademia Antolamendu, Irakaskuntza Berrikuntza eta Kalitateko errektoreordearen, eta María Silvestre UDko Berdintasun zuzendariaren eta Marta Ríos Banco Sabadell Guipuzcoanoko Iparraldeko Merkataritza zuzendariaren eskutik.  

Sariaren izenak Benita Asas Manterolari egiten dio ohore, 1873an Donostian jaiotako irakasle eta feministari. El Pensamiento Femenino egunkariaren sortzaileetako bat, Espainiako Emakumeen Elkarte Nazionaleko zuzendaritza batzordeko presidentea izan zen, eta emakumeen boto-eskubidearen aldeko mugimendu sufragistan parte hartu zuen. 1886an zendu zen Bilbon.

Kontsultatu sariaren oinarriak