Future Trends Forum-en (FTF) txosten baten arabera, Txina aukera eta mehatxu iturri bat da Espainiako enpresentzat

Txinaren hazkunde azkarrak aukera interesgarriak zabaltzen dizkie Espainiako enpresei, bai merkatu potentzial moduanbai fabrikaziorako-oinarri moduan. Hala ere, ezarpen estrategiaegokiak behar dira eta potentzia homogeneoa ez den eta ekosistema ekonomiko berezia duen herrialde hausakon ezagutu. Hauxe da FTFk (Future Trends Forum) egindako 'China, afrontando el reto' txostenaren ondorioetariko bat. FTF Bankinterren Berrikuntza Fundazioaren proiektu bat da, azaroaren 15ean Deustuko Unibertsitateko La Comercialen, Euskal Herrian Fundazioak duen zentro laguntzailean,aurkeztu zena.

Berriak" target="_blank" title="LinkedIn">
  • 2005eko azaroak 15

    Beste hiri batzuk

    Deustuko Unibertsitateko La Comercialek sei hilabeterik behin FTFk burutzen dituen ikerketen zabalkundean laguntzen du. Lankidetza akordio hau La Comercialen Berrikuntzako Katedraren barruan kokatu behar dugu. Helburua hauxe da: erakundeak eta enpresak kapaz izan daitezela etorkizunari aurrea hartzeko, areago, etorkizun hori delineatzeko.Kasu berezihonetan, La Comercialek Asiako merkatu handi honetan interesa duten inguruko enpresario eta enpresa zuzendariei lagundu nahi die negozio aukera berrien bilaketa bideratzen eta era globalean lehiatzeko beharrezko izango diren balio-katearen aldaketak arintzen.

    Bankinterren Berrikuntzako Fundazioak kontsultatutako adituak, besteak beste,ondorio hauetara iritsi dira: Txina munduko ekonomia arloan indarka sartzearen ondorioak gehien jasango dituztenak manufaktura (bereziki arropa, oinetakoak eta elikagaiak), zerbitzu (turismoa eta ostalaritza), energia eta azpiegitura sektoreak izango direla. Gainera, Txinara begira dauden Espainiako ekintzaileek hiru oztopori egin behar dietela aurre ohartarazten dute: kanpo inbertsio zuzenen murrizketari, bertako bazkide fidagarri bat izateari eta hizkuntza eta kultura trabei. Azkenik, txostenak adierazten du Asiako herrialde hau ez dela potentzia homogeneoa. "Lau Txina" omen daude, demografia eta ekonomia indize oso desberdinak dituztenak.

    Nazioarteko adituen ikerketa aurkezteaz gain, Germán Lorenzok, Mondragon Taldearen Asia-Pazifiko aldeko zuzendariak, 'China: Afrontando el reto' hitzaldia eskaini zuen. Mahai-inguru bat ere izan zen, Tubos Reunidos-eko zuzendari nagusia den Francisco Javier Achalandabaso moderatzaile izan zuena. Harrera egiteaz La Comercialeko dekano Susana Rodríguez Vidarte arduratu zen, eta Bankinterren Berrikuntzako Fundazioaren eta Future Trends Forumen aurkezpena euren presidenteorde Carlos López Blancok egin zuen. Ondorioak Accenture erakundeko Corporate Development-eko Emilio Viñasek azaldu zituen.