2014ko abenduak 01
Bilboko Campusa
Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide zibileko katedraduna, Jurisprudentzia eta Legediko Errege Akademiako kide izendatu dute, Zuzenbide arloko erakunderik erabakigarrienean jarduteko bidea ematen dion aipamena.
Izendapena 2014ko urriaren 28an Errege Akademian izan zen Gobernu Batzordeko osoko bileran egin zen. Errege Akademian sartzeko prozesuari amaiera emateko, urtarrilean, Deustuko Unibertsitateko irakasleak hitzaldi bat eskainiko du, konprometituta dagoen bere aukerako gai baten inguruan.
Jurisprudentzia eta Legediko Errege Akademia 1730ean sortu zen. Bere helburu nagusia ikerketa da, baita Zuzenbidea eta haren lagungarri diren zientziak praktikatzeko, espainiar legediko erreforma eta aurrerapenak egiten laguntzea ere. Ildo horretatik, Francisco Lledók berrikuntza sustatzeko asmoa hartu du, atzerriko erakundeekiko lankidetza piztekoa, erakundeen arteko feedbacka eragitekoa, erakundea bera ezagutzera ematekoa, gizarteko maila guztiek parte hartuko duten eztabaidak bultzatzekoa, egungo arazoei buruzko hausnarketak hauspotu, eta hizkuntza juridikoa denentzat irisgarriagoa egitekoa.
Izendapena dela eta, Lledók “poztasun handia” adierazi du eta “ibilbide pertsonala eta ordezkatzen dudan erakundea, Deustuko Unibertsitatea, babestea” dela.
Profila
Iure Licet Abogadosen bazkide sortzailea den Francisco Lledó Yagüe doktorea Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Zibileko katedraduna eta Fakultateko dekano ohia da.
1987tik gaur arte, Diputatuen Kongresuko hainbat talde parlamentarioren aholkulari izan da; lagundutako giza ernalkuntzako legea idazteko Diputatuen Kongresuan eratutako adituen estatuko batzordeko kide izan zen 1985ean. Horrez gain, arbitrajeko auzitegiko arbitro ere izan da, Bilboko Merkataritza Ganberan.
Deustuko Unibertsitateko Higiezinen Erregistroko eta Ingurumeneko Institutuko zuzendaria da; El Escorial, Menéndez Pelayo eta bestelako udako ikastaroetako programak zuzendu ditu eta Madrileko Dykinson argitaletxeak plazaratzen duen Derecho Empresa y Sociedad aldizkariko presidentea da.
2000tik Dykinsoneko (argitaletxe juridikoa) kontseilu editorialeko kidea da; Derecho Concursal y Paraconcursal aldizkariaren aholkularitza batzordeko kidea.
Alderdi akademikoari erreparatzen badiogu, 14 doktorego tesi zuzendu ditu, eta tesien defentsako hainbat epaimahaitan parte hartu du espainiar unibertsitateetan.
Publizista lana ere azpimarratzekoa da. Monografia, talde lan eta ikerketa juridikoak kontuan hartuta, hogeita hamar lan baino gehiago argitaratu ditu.
Zuzenbide pribatuaren arloko ehunen bat hitzalditan ere parte hartu du eta estatu eta nazioarte mailako biltzar askotan aritu da hizlari.