Deustu Fisiologiari eta Ugalkortasunari buruzko Nazioarteko Biltzarraren egoitza

Jardunaldietan ugalketaren alderdi guztiak aztertuko dira ikuspegi humanistikotik.

Fisiologiari eta Ugalkortasunari buruzko Nazioarteko Biltzarreko mahaietako bat

2022ko irailak 29

Deustuko Unibertsitatea

Deustuko Unibertsitatean, Fisiologiari eta Ugalkortasunari buruzko Nazioarteko Biltzarra egin zen irailaren 30ean eta urriaren 1ean. Osasunaren eta hezkuntzaren arloetako profesionalek ugalketaren alderdi guztiak jorratuko zituzten ikuspegi humanistatik.

Deustuko Unibertsitateak eta Beitu Elkarteak antolatutako topaketak zortzi mahai-inguru izan zituen gai hauei buruz: ugalkortasuna ezagutzea, psikologia, ikerketa, laguntza eta garapena. Horrez gain, egoera bereziak ere landu ziren: gaixotasun kronikoak, faktore maskulinoa eta irakaskuntzan aplikatzea orain eta etorkizunean.

Hizlaririk garrantzizkoenen artean, Biltzarrean izan zen Izaskun Orue, Deustuko Unibertsitateko Psikologia eta Osasun Zientzien Fakultateko irakaslea eta dekanordea. Ugalkortasunari atxikitako faktore psikologikoak azaldu zituen bigarren mahai-inguruan, ostiralean, irailaren 30ean. 

Kontsultatu programa osoa