2025eko urriak 17
Beste batzuk
Cristianisme i Justíciak, Alboanek eta Bilboko Loiola Zentroak V. Fede eta Justizia Jardunaldiak antolatu dituzte urriaren 17an eta 18an, Deustuko Unibertsitatearekin batera. Jardunaldiok lehenengoz egingo dira Bilbon. Helburua hauxe da: fedearen eta justiziaren arteko elkarrizketaren erronka berrietan sakontzea, Jesusen Lagundiaren 32. Kongregazio Orokorraren eta bertako IV. Dekretuaren 50. urteurrenaren barruan, justizia fedeari datxekion dimentsio gisa kokatzen baitu.
Jardunaldiak Arrupe Etxean izango dira (Aita Lojendio kalea, 2) eta hitzaldiak, tailerrak eta ospakizunetarako guneak eskainiko dituzte. Inaugurazio mahaian, ostiralean, hilak 17, 19:00etan, José Ignacio García jesuita izango da hizlari, Cristianisme i Justícia-ko zuzendaria. Berbaldian, 1975ean “Laugarren Dekretua” onartu izanari buruz hitz egingo du. Une horrek funtsezko aldaketa eragin zuen Konpainiaren lanean, eta 50 urte geroago, ahulenekin eta eraldaketa sozialarekin duen konpromisoa gidatzen jarraitzen du. Bere hitzaldia, misio hau sakon-sakonean bizi izan dutenei omenaldia egiteko eta gaur egun indarrean jarraitzeko gonbidapena izango da.
Kontaktua eta izen-ematea: jornadas@fespinal.com