EVOLUTION proiektuak babespean dauden haurren eta gazteen gizarte sareei eta hezkuntza-ibilbideei buruzko lehen emaitzak aurkezten ditu

EVOLUTION proiektuaren topaketako parte-hartzaileak

2025eko urriak 22

Bilboko Campusa

Haurrak babesteko sistemei eta horiek haur eta nerabeengan duten eraginari buruzko mugaz gaindiko EVOLUTION proiektuaren barruan, topaketa bat egin da proiektuko kide guztien presentziarekin. Bilera horretan, Gipuzkoako eta Pirinio Atlantikoetako tutoretzapeko gazteak nola bizi diren aztertzen duen ikerketa honen lehen emaitzak aurkeztu ziren.

Jardunaldian, 60 pertsona baino gehiagoren aurrean, azterlanaren funtsezko bi ildoren aurrerapenak azaldu ziren. Lehenengoan, “Gizarte-sareak eta haien hezkuntza-eragina” izenekoan, babeseko gazteek sareak nola erabiltzen dituzten, zer arrisku hautematen dituzten eta horiek hezkuntzako eta gizarteko profesionalekin duten harremanean nola eragiten duten aztertu zen. Bigarrenean, “Hezkuntza-ibilbideak” izenekoan, tutoretzapekoen artean ikasketen jarraitutasuna errazten edo zailtzen duten faktoreak identifikatu ziren.

Gainera, bi onuradunek beren testigantzak partekatu zituzten, beren ibilbidean zehar aurkitu dituzten zailtasunei eta aukerei buruzko ikuspegi pertsonala emanez. EVOLUTION proiektua aurkezteko bideo bat ere proiektatu zen. Eta mugaren bi aldeetako bazkide eta ordezkari instituzionalen hitzaldiak entzun ziren. Bideoa.

Hurrengo hitzordua urtarrilean izango da, Donostian, eta bertan hirugarren ikerketa lerroaren, “tutoretzapeko gazteen bizi-esperientziak” izenekoaren aurretiazko emaitzak jakinaraziko dira: Fase honen helburua da esku hartzeko prozesuak birpentsatzea eta praktikak egokitzea, neska-mutilen bizipenetatik abiatuta.