Eutanasia arautzeko lege berriaren alderdi juridikoak eta etikoak aztertzeko jardunaldia

Jornada sobre la nueva ley de eutanasia

2022ko maiatzak 09

Arrupe aretoa, Andia kalea 3. Donostia

Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateak, APM Epaileen Elkartearekin, Magistraturarako Fundazioarekin eta ELSA-Zuzenbideko Ikasleen Europako Elkartearekin elkarlanean, mahai inguru bat antolatu du maiatzaren 9rako, Eutanasia arautzeko martxoaren 24ko 4/2021 Lege Organikotik eratorritako alderdi juridikoak eta etikoak aztertzeko. Hain zuzen ere, aipatutako legearen berritasun nagusia da eutanasia aktibo eta zuzena despenalizatzen duela.

Epailetzako ordezkariek beren iritzia ikasleekin partekatuko dute, nork bere ikuspegitik. Mahai inguruan parte hartuko dute Luis Ángel Garrido Bengoecheak, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Aretoko presidenteak, eta Santiago Romeo Buck-Arstadtek, Donostiako Zigor arloko 3. Epaitegiko magistratuak. Ikuspegi akademikoa Emilio José Armaza Armazak, Deustuko Unibertsitateko Zigor Zuzenbideko irakasleak, eta Miguel Viguri Axpek, unibertsitate bereko Zuzenbidearen Filosofiako irakasleak, emango dute.

Eguna: maiatzaren 9a, astelehena
Ordua: 16:00etan
Tokia: Arrupe aretoa, Andia kalea 3. Donostia