Euskadiko Elkarlan Zuzenbide Elkarteak garapenean aurrera egiten du

Gipuzkoan Euskadiko Elkarlan Zuzenbide Elkartearen aurkezpena dela eta, Carmen Azcunaga Zuzenbideko irakasleak El Pais egunkarian artikulu bat argitaratu du. Bertan, elkarte juridiko berri honen izaeraren berri ematen du.
 

Berriak

2014ko urriak 29

Bilboko Campusa

Gipuzkoan Euskadiko Elkarlan Zuzenbide Elkartearen aurkezpena dela eta, Carmen Azcunaga Zuzenbideko irakasleak El Pais egunkarian artikulu bat argitaratu du. Bertan, elkarte juridiko berri honen izaeraren berri ematen du.

Gipuzkoako Elkarlan Zuzenbideko I. jardunaldia dela eta, urriaren 29an, Carmen Azkunagak, Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Prozesaleko irakasleak, El Pais egunkarian artikulu bat argitaratu du adar juridiko berri hau aditzera emateko.

‘Descubriendo el Derecho Colaborativo´ artikuluan, Azkunagak azalpenaren hasieran dio sentitzen duela “gatazka judizialak eta judizioz kanpokoak konpontzeko gaur egun dauden bideek ez dietelako behar bezala erantzuten tartean daudenek dauzkaten interesei, eta haratago egin behar dela irtenbide egokia aurkitzeko aldeentzat”.

Letratuaren ustez, esperientzia horrek Elkarlan Zuzenbidearen aplikazioa justifikatzen du, “gatazkak konpontzeko aldeen interesak lehenesteko tradiziozko neurrien aurrean berrikuntza ekartzen baitu”. Garrantzitsua da ondo defendatuta sentitzea eta horrek segurtasuna ematen du, baina ez da nahikoa; izan ere, prozesu orotan daude “elkarren aurkari” gisa dauden aldeen kontrolpetik ihes egiten duten elementuak.

”Elkarlan prozesuak aldeei konfiantza ekartzen die beren interesak ondo babestuta egongo direla sinesteko”, “aurrez aurre jartzen dituen arazoa konpontzeko auzibidera ez jotzeko konpromisoa hartzen dute , eta bakoitzaren interesak babesten eta errespetatzen dituen irtenbide egokia bilatzen lagundutzeko”.

Horrek guztiak tentsio emozionalean duen eragina murrizten du, bestea “alde”tzat hartuko dugulako eta ez “aurkari”tzat. ”Abokatuek, gainera, euren bezeroa epaimahaiaren aurrean ez defendatzeko konpromisoa dute, adostasunik egon ezean”.

Elkarlan Zuzenbideari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, artikulu osoa irakurri dezakezu hurrengo estekan.

Bizkaian Elkarlan Zuzenbideko aurkezpenaren ondoren, Madrilen ostean estatu mailan bigarrenean, Gipuzkoako Elkarlan Zuzenbideko I. jardunaldia egingo da, Gipuzkoako Abokatuen Elkargo Prestuarekin eta Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailarekin lankidetzan. Urriaren 29an, 16:15ean, Gipuzkoako Abokatuen Elkargo Prestuan egingo da.

Horrela, Gasteizen eta Bilbon egindako jardunaldi arrakastatsuen ostean, Elkarteak beste pauso bat eman du gatazkak konpontzeko sistema alternatibo berri hau ezagutarazteko. Jardunaldi honen bidez, aurrekoetan bezala, elkarlan prozedura batean zenbait profesionalek parte hartuz metodo berri hau zabaltzea eta mahai inguruan eztabaida sustatzea dugu helburu; bertan, gure herrialdean garatzeko aukeren inguruko zalantzak eta hausnarketak argituko dira.