Euskadi plazako aparkalekuak KPIaren igoera aplikatuko die tarifei abuztuaren 1etik aurrera


Abuztuaren 1etik aurrera, Euskadi plazako aparkalekuko tarifak eguneratu egingo dira. KPIaren igoera aplikatuta, 2,70 euro kostako zaie ikasleei eta 3,10 euro Unibertsitateko langileei egun osoan aparkatuta egotea. Aukera hau baliatuta, gogoratu nahi dizugu Deustuk dituen tarifa berezi horien onuradun izateko, -4 solairuan Reservado/Erreserbatua kartela ez duten tokietan aparkatu behar dela. Beste edozein tokitan aparkatzen bada, tarifa normala ordainduko da. Identifikatzeko, Deustuko Unibertsitateko txartela eraman behar da.

Berriak