Etikari buruzko IX. Jardunaldiak: Enpresa Diplomazia ziurgabetasunez beteko munduan

Etikari buruzko Jardunaldiak

2026ko apirilak 23

Garate aretoa

Munduko ikuspegi geopolitikoa inoiz ez bezalako une zaila pasatzen ari da. 2020tik ziurgabetasun-mailak dagoeneko kezkagarriak baziren ere, duela gutxi Daron Acemogluren adierazpenek (2024ko Ekonomia Nobel sariduna eta MITeko irakaslea) azpimarratu egiten dute errealitate izugarria bizi dugula: gaur egungo nahasmen-mailak aurretik ikusitakoa nabarmen gainditzen du.

Egoera horrek eremu globalari ez ezik Europar Batasunaren barruan ere eragin zuzena du, baita estatu-mailan ere. Kudeaketa zaila duen desoreka politikoaren sentsazioa sorrarazten du. Testuinguru horretan, enpresek ­­–ez soilik subjektu ekonomikoek, funtsezko erakundeek ere bai bizitza sozial eta politikoan– aurrera atera behar dituzte beren proiektuak.

Erronka horietan sakontzeko, Etika Aplikatuko Zentroak eta Deusto Business Alumnik, IX. Etika Jardunaldiak antolatu dituzte, BBK Banku Fundazioarekin batera. Topaketarako espazioa izango da Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatean, erakundeen papera birpentsatzeko, garai nahasietan.

Jardunaldian, lehenengo mailako adituek parte hartuko dute eta 2026rako gako estrategikoak emango dituzte. 9:00etan hasiko dira jardunaldiak, Garate aretoan, Antón Azlor Deusto Business Alumniko presidentearen eta Fernando Bayón Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko Ikerketa, Graduondoko eta Institutuetako dekanordearen hitzekin.

Ondoren, Carmen Colominak, CIDOBeko ikertzaile seniorrak, enpresa diplomaziaz hitz egingo du, artegatasuna eta segurtasun falta juridikoak markatutako egoeran. 2026rako gakoak aurkeztuko ditu, CIDOBen azken dokumentuan (2025eko abendua) oinarrituta. Hitzaldi magistralaren ondoren, solaserako tartea zabalduko da.

Jarraian, 10:05ean, mahai-inguru bat izango da, Etika Aplikatuko Zentroko zuzendari Javier Martínez Contrerasek moderatua. Parte-hartzaileak hauek izango dira: Ander Caballero, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globalerako idazkari nagusia; Begoña Díaz González, Iberdrola Energía Internacional-eko International Business Development-eko arduraduna; eta Sergio Caballero, Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Harremanetako Masterreko zuzendaria.

Modalitatea: Presentziala+ online.

Izena ematea.