2023ko abuztuak 28
Donostiako Campusa
ETB1eko “Lau Teilatu” programak “Huntza” musika taldearen kontzertu bat eskaini zuen abuztuaren 11n Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campuseko Aranzadi eraikinaren teilatu lautik. Ilaski Serranok aurkeztutako programaren barruan, taldearen kanturik ezagunenak zuzenean eskaini zituzten eta taldeko kantarietako bati, Josune Arakistaini (hemen), egindako elkarrizketa ikusi ahal izan ziren.
Huntza 2014an sortu zen Bilbon eta unibertsitate giroan elkar ezagutu zuten 6 gazte gipuzkoarrek osatzen dute. 2016ko martxoaren 8an agertu ziren lehenengoz jendaurrean, “Harro gaude” lehen kantarekin, oholtzaren gainera lehen aldiz igo ziren emakumeen omenez. Trikitixa, popa eta rock erritmoak nahasten eta euskaraz kantatzen ia 10 urteko ibilbidea izan ondoren, taldeak 2023ko otsailean iragarri zuen gizarte sareetan egindako adierazpen baten bidez, “mugarik gabeko etenaldia” egingo zutela, atseden hartzeko. Taldearen agurra dela eta, 2024ko otsailaren 3an kontzertu berezi bat eskainiko du Bilboko Miribillan.