Deustuko Unibertsitateko ikasleek irabazi dute Erasmus+ "Trantsizio Ekosozialerako Europako Unibertsitateak" eztabaida txapelketa

Deustuko ikasleak Erasmus+ Eztabaida Torneoan

2023ko apirilak 21

Madril

Deustuko Unibertsitateko ikasle taldeak irabazi du apirilaren 21ean, Madrilen egin zen EU4TRANSITION proiektuaren Erasmus+ "Trantsizio Ekosozialerako Europako Unibertsitateak" eztabaida-txapelketa. Hauek izan dira Deustuko Unibertsitateko ordezkariak: Carlos Nagore, Aritz Castro (Nazioarteko Harremanak eta Zuzenbidea gradu bikoitza), Isabel Martínez (Filosofia, Politika eta Ekonomia gradua) eta Aroa Montero (Zuzenbidea + espezialitate ekonomikoa gradua). Lehiaketan, ikasleek "Egungo unibertsitatea prestaturik dago krisi ekonomiko eta sozialari erantzuteko?" galderaren aldeko eta kontrako jarrerak defendatu zituzten beste unibertsitate batzuetako taldeen aurrean.

Izan ere, arazo ekologikoek, hala nola berotze globalak, biodibertsitatearen galerak, uraren, lurzoruaren eta airearen kutsadurak, baliabideen urritasunak edo agortzeak, eta horien ondorio sozialek – besteak beste, desberdintasunen, pobreziaren, gatazken eta nahitaezko migrazioen areagotzeak –, paradigma aldaketa sustatzera deitzen dute, ekoizpen eta kontsumo ereduak, teknologiak eta bizimoduak berriz diseinatzera, eta, beraz, goi-mailako irakaskuntzako ikasketa planak doitzera, eta tresna ekonomiko eta juridikoak erronka horiei nola aplika dakizkiekeen aztertzera.