Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campuseko Ingeniaritzako ikasleak Ibermática an Ayesa companyrekin ari dira lanean, Eraldaketa Digitaleko erronka berrietan

Bi erakundeak unibertsitate-enpresa ikasgela bat eratzeko eta abian jartzeko lanean hasi dira.

Acuerdo Ingenierías Ibermática An Ayesa

2023ko martxoak 07

Donostiako Campusa

Deustuko Unibertsitateak eta Ibermática an Ayesa companyk lankidetza hitzarmen bat sinatu dute digitalizazioaren arloan ingeniari gazteen talentua garatzeko eta talentu hori sektore ekonomikoen gaur egungo eraldaketa erronketan txertatzeko. Ekimen hau Junior University of Ibermática programaren parte da, talentu gaztea erakartzea helburu duena.

Ibilbide luzeko akordio honen bidez, aholkularitza teknologikoko soluzioen konpainia erakunde akademikora hurbiltzen da, teknologoen belaunaldi berriei erronka profesional ilusionagarriak eskaintzeko, talentu gaztearen garapenaren eta proiekzio handienaren aldeko apustua eginez, merkatu globalean lehiakortasuna eta jasangarritasuna bermatzeko funtsezko elementua baita. Ibermática an Ayesa companyk teknologiaren abangoardiako soluzioetan izan duen hazkunde handia aukera paregabea da ekimen honek garatu nahi dituen profesional gazteentzat. 

Zehazki, bi erakundeak unibertsitate-enpresa ikasgela bat eratzeko eta abian jartzeko lanean hasi dira. Ikasgela hori akademiaren eta enpresen arteko lotura egiteko bitarteko bat da; errendimendu handiko prestakuntzan lan egingo du, erronka teknologikoez baliatuz, eta Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean egongo da. Lehen ekimen hau Informatikako Ingeniaritzan espezializatuta dago, baina, horren ondotik, beste ekintza batzuk etortzea ere aurreikusten da, ikerketari eta zabalkundeari lotuta.

03/03/2023 - Firma del convenio de aula-empresa entre la Facultad de Ingeniería e Ibermática